XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Berri Nausiak

DE GAULLEN ITZULIA

Beraz de Gaulle Amerikan izana da. Trumanekin mintzatu da eta luzaz mintzatu. Bainan zertarat heldu izan den, ez da oraino hanbat ageri. Biek erran dute biziki ontsa elgar-aditu dutela eta akort direla munduaren antolatzeko chedetan.

Haatik ez da akordiorik ezagun askok esperantza zuten bezala. Amerikanoek ez dute deus ere hitz-eman izkirioz. Halere iduri du egun batez akordio bat atherako dela joan den asteko solasetarik.

Anartean, Frantziak galdeginik Rhur delakoa eta Rhenania khen ditzoten Alemaniari, Amerikanoek erran dute, segur Frantziaren bakearentzat ontsa litakeela. Bainan 7 miliun Aleman bertze Alemanen ganik berechtea, ez dute hain zuhur kausitzen; lan nekhea eta perilosa. Rusia eta Angletarrarekin ikusi beharko.

Indochina berriz beretu nahi luke Frantziak. Trumanek ez du gaizki kausitzen, bainan halere hangoen libertatea hobeki segurtatuz orai artean baino. Hala-hala Angleterrak eta Chinak badukete beren hitza erraiteko. Funtsean, Trumanek ez du halere hitzeman Frantziaren laguntzea edo lauzkatzea. Beharbada zerbait eginen du, paradak emaitearekin.

Bainan ez da segurtamenik. Aldiz sal-erospenez ez dute hoinbertze dada-mudarik izan. Ameriketarik ikatza, ogia, tresnak eta bertze gauza frango igorriko dituzte Frantziarat. Agorrilean 722.000 tona hel-arazi baituzte, emendatuz jinen zaizku erosgeiak, eta abendoan miliun bat tona gauza igorriko dauzkute.

Beraz aldi hortarik segurik, itzuli baliosa egin du de Gaullek. Dena ere en!

BOZAK

Orotan ari dira aphailatzen. Bainan ez da oraino deus garbirik ageri.

Guk emen ikusiko dugu zer chede duten konseilari edo deputatu geiek.

Nahi ditgu jujatu ikusiz zer dioten eskolaz, haurren altchatzeaz, zindikaten libertateaz, konzientziaren dretchoez, Eskual-herriak dituen eskubidez edo zuzenez.

Othoi gure adichkidek lagun gaitzatela jendea chuchen konseilatuz eta sustatuz.

KARKULA

- Oraiko prezioan, berroita-hamar libera egunean iabazi behar nikek arraineki, atzeman banintza...